Gorka Verdugo lurrera Andaluziako Itzulian

Guaixe 2013ko otsailaren 20a

Atzo Andaluziako Itzuliko bigarren etapa jokatu zen. Helmugako esprintean atzera ere Sojasun taldeko Jonathan Hivert izan zen azkarrena, Movistarreko Tyler Farrar eta Rural Kutxako Francesco Lascaren gainetik. Hala ere, Hivertek ez dio lidergoa kendu Movistarreko Alejandro Valverderi. Txirrindulari sakandarrendako, aldiz, ez zen egun polita izan. Talde laranjako Gorka Verdugok lurrean bukatu zuen helmugarako 15 kilometroren faltan. Hala ere, lasterketan jarraitu zuen etxarriarrak eta helmugara sartu zen, 8 minutu eta 9 segundora. Denbora berean sartu zen Movistarreko Imanol Erbiti, Movistarrendako sekulako talde lana egin eta gero. Gaur Andaluziako Itzuliko azken etapa jokatuko da, 182 km-koa, Lucena eta Rincón artean. Etapa oso gorabeheratsua da, portu gogorrekin, lehen mailako el Torcal eta Puerto de León artean, eta helmugarako 14 km-ren faltan bigarren mailako La Pasa. Ea norendako den Andaluziako Itzulia.