Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Urbasa-Andia Ipar Eski Taldearen eta Altsasuko Mendigoizaleak taldeen laguntzarekin, ipar eski ibilaldia antolatu du Urbasan, igandean, otsailaren 24an. Bi aukera daude. Ibilaldi motza da lehena, eskian inoiz ibili ez direnendako edo eskiatzen ikasi nahi dutenendako aproposa. Bestea, aldiz, ibilaldi luzea da, 24 km-koa, Otxoportilloko pistatik Bardoitzara doana, eskiatzen dakitenendako. Dena den, igoera nahiko suabea da. Ibilaldiaren iraupena lau ordukoa da.Ez da ibilbide lehiakorra izanen eta segurtasuna bermatzeko antolakuntzak asegurua egingo die partaideei. AutobusezAutobusa goizeko 8:00etan abiatuko da Irurtzundik eta izena eman duten sakandarren herrietan geldialdiak eginen ditu, eskiatzaile guztiak jasotzeko. Buelta ere autobusez egingo dute eskiatzaileekIzena emateko ostirala da azken egunaIzena emateko Sakanako Mankomunitatera deitu behar da (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com), ostiral eguerdira bitartean. Eskiatzaile bakoitzak 16 euro ordaindu beharko ditu, ibilaldiaren aurretik beti ere, Mank-eko kontu korrontera transferentzia eginez (3035 0116 93 1160003328), kontzeptuan norberaren izena jarriz. Antolakuntzak argi utzi nahi du egunean bertan, igandean, ezin dela izena eman.