Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jolasak, tailerrak, txangoak, eskulanak, kanpaldiak, bideoak, bazkariak, sukaldaritza eta besterekin gozatzeko asmoz, ilbeltzaren hasieratik Burunda ekialdeko 3 herrietako DBHko gazteak biltzen dira. Oraingoz 15 dira, baina nahi duenak ateak zabalik ditu. Gainera, doako jarduera da. Bi begiralerekin, larunbatero, 16:30etik 18:30era, gazteen gustuko jarduera ludikoak egiten dituzte. Iseka hilero egoitzez aldatzen du: Bakaikun, ludotekan (ilbeltzean eta apirilean), Iturmendin, udaletxeko ganbaran (otsailean eta maiatzean) eta Urdiainen, Auzoan (martxoan eta garagarrilean). Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, Bakaiku, Iturmendi eta Urdiaingo Udalekin elkarlanean jarri du martxan Iseka aisialdiko egitasmoa. Bai Iseka bai Larunblai egitasmoak Topaguneak, euskara elkarteen mugimenduak kudeatzen ditu. Informazioa gehiago:Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua: euskara2@sakana-mank.com e-posta edo 948 464 840 eta 663 399 778 telefonoak.