Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
El Drogas kantaria eta Guillermo Nagore kazetaria izanen dira ekitaldianHainbat sakandarrek bulkatuta sortu zen 2011ko azaroan Josefina Arregi klinikaren lagunen elkartea. Egoera latza bizi zuen unean zentroa laguntzeko asmoz sortu zuten elkartea. Dagoeneko, ibilbidea egina du eta Nafarroa, Gipuzkoa, Bartzelona edota Leongo 300 bat bazkide ditu. Igandean elkartearen zereginak zein diren azalduko ditu Patxi Goikoetxea presidenteak. Harekin batera, Alzheimerra eta bestelako dementziak tratatzen estatuan erreferentzia den klinikako zuzendari medikua izanen da, Jose Joaquin Roldan. Aldamenean izanen dute Enrique Villareal, El Drogas. Bere ama klinikan gaixo egona da eta bertatik bertara ezagutzen du zentroaren martxa. Gainera, Erkudengo Ama abesbatzarekin batera kantatuko du. AuzolanaKlinikaren lagunen elkarteak sustatuta 40 bat pertsona auzolanean ari dira zentroan. Lorezaintza, elektrizitate edota zurgintza lanak egiten dituzten espezialistekin batera, matxura txikien konponketetan aritzen direnak edota margotze lanetan ari direnak. Adania enpresakoak dira batzuk. Goikoetxeak esan digunez, "buelta handia ematen ari diogu. Gainera, inolako kosturik gabe, enpresa eta tailerrek materialak eta eskulana dohainik eman dituztelako". Klinikan lan egiten duten langile guztien eta elkartearen ekarpenarekin plan estrategikoa egin dute. Haren helburua gaixoen ongizatea da. Bestalde, Goikoetxeak esan digu Osasun Departamentuarekin erlazioa hobetu egin dela eta Sakanako Mankomunitateak emandako babesaren garrantzia azpimarratu du. Eguneko zentroaJosefina Arregi klinikak 21 ohe ditu. Horretaz gain kanpo kontsultak eskaintzen ditu eta eguneko zentroa du. 25 pertsona hartzeko aukera du. Kontua da gobernuak dependentziarako diru-laguntzak desagerrarazi dituela eta kostua familien bizkar gelditu dela. Horregatik, egunero zentrora joan beharrean astean bizpahirutan joaten dira orain. Horrek eguneko zentroa muga-mugan utzi du. Osasun Departamentuak esku hartzen ez badu, eguneko zentroa mantentzeko udalengana laguntza eske joateko asmoa dute elkartean. Ibarrean dagoen halako zentro bakarra da eta klinikan 55 langile aritzen dira. "Hara joaten diren pertsonek gosaldu, bazkaldu eta merendatu egiten dute. Gainera, tratamendua jasotzen dute. Baina baita haien familiek ere". NagoreConpostelatik Jerusalen bitarteko bidea egin zuen Guillermo Nagorek. La Memoria es el Camino izena zuen martxa horrekin Alzheimerrerako estatu politika bat aldarrikatu nahi izan zuen. Kazetaria igandeko aurkezpenean izanen da. Baina, aurretik, 9:00etan, kultur gunetik bertatik martxaren 176. etapa abiatuko du, Iortian bertan bukatuko dena. 12 euroUrteko kopuru horretatik aurrera egin daiteke klinikaren lagunen elkarteko bazkide.