Hondakin bilketa sistema sakandar berriei azalduta

Guaixe 2013ko otsailaren 25a

Sakanako Mankomunitateak aurten ibarrean ezarri nahi duen hondakin bilketa sistema berria. Ibarreko herri guztietan aurreneko informazio erronda egina du. Aste honetan, Mank-eko Immigrazio Zerbitzuaren laguntzaz sakandar berriei zuzenduko bilerak antolatu dituzte, gaztelaniaz eta arabiarrez. Bilera batzuetan ANAFE erakundeak jarriko du itzultzailea, besteetan sakandar berri batzuk izanen dira itzultzaileak. Birziklatzearen garrantzia azpimarratzearekin batera, sistema berriaren funtzionamendua azalduko dute bilera horietan. BilerakOtsailaren 26an, asteartean 15:00etan Uharte Arakilgo eskolan. Otsailaren 27an, asteazkenean, 10:00etan, Olatzagutiko eskolan                                                     16:00etan Irurtzungo udaletxean.