Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo material aukeraketa egin zuten Joseba Ezkurdiak, Aitor Zubietak, Aritz Beginok eta Iker Arretxek Iruñeko Labriten. Lau pilotariak gustura gelditu ziren aurkitu zuten materialarekin. "Laurak oso pozik gelditu gara eta oso itxura ona dute pilotek" azaldu zuen Zubietak. Beginok eta Arretxek aukera gutxi dituzte txapelketan, baina ez dutela ezer oparituko eta partidak irabaztera aterako direla aurreratu dute. Bestalde, Ezkurdiak eta Zubietak ez dute esperantza galtzen. "Aste honetan 4. puntua lortzen badugu beste biko batzuekin berdinduta geldituko ginateke. Datozen 5 jardunaldiak oso inportanteak dira, eta partidak irabazten joaten direnak klasifikatuko dira finalerdietarako. Zubietak eta Arretxek Ezkurdiaren ibilbide ona aipatu zuten. Ezkurdiak, bere aldetik, klasifikazioa zaila dagoela uste du. "Partidaz partida noa ni. Ia partida guztiak irabazi beharrean gaude finalerdietara sailkatzeko. Oso zaila da, baina saiatuko gara" nabarmendu zuen.