Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketa: Irurtzun eta Altsasu finalerdietara

Guaixe 2013ko otsailaren 21a

Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketan hasierako sailkapen ligaxka despeditu da. Esku pilotako modalitatean, B taldean, Uharte Arakilgo Aralar Mendiko pilotariak Madrilen jokatu zuten, Pelota Madrid taldearen kontra aritzeko. Buruz burukoan Aralar Mendiko Mitxelenak galdu egin zuen eta Binakakoan, aldiz, Lansalot-Irañetak garaipena eman zioten Aralar Mendiri (8-10, 10-7 eta 5-3). Eta Altsasu eta Irurtzunen arteko lehia berdinketarekin despeditu zen. Irurtzungo Armendarizek Altsasuko Hernandez hartu zuen menpean (10-1 eta 10-6), baina Onsalo-Peñasek (Altsasu) Ansotegi-Peñas (Irurtzun) irabazi zituzten, partida oso gogorrean (5-10, 10-9 eta 5-4). Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketako finalerdiak martxoaren 3an jokatuko dira. Buruz burukoan Irurtzun Titin III.aren kontra ariko da eta Pelota Madrid San Atilanoren kontra. Binakakoan Irurtzunek Uharte Iruñea izango du aurkari eta Altsasuk San Atilano.