Zortzi erpin geodesiko ditugu

Guaixe 2013ko otsailaren 18a

Gure mendietan porlanezko 8 mugarri ditugu: erpin geodesikoak. Informazio seinaleak, latitudea eta longitudea zorroztasun handiz zehaztuta duen puntua da, eta behaketa eta neurketa geodesikoetan erabiltzen da. Ibarrean ditugunak estatuko geodesia sarearen zati dira eta hura mundukoan sartuta dago. Porlanezko oinarri bat duen 1,20 metro luzeko zilindroen gainean topografia edo geodesia tresnak kokatzen dira, edozein proiektu edo kartografi lana egin ahal izateko beharrezko neurketak egitea ahalbidetzen dutenak. Erpin batetik beste batzuk ikusten dira, horregatik daude mendietan. 3 erpin maila daude. Sakanan 2. mailako bakarra da, Artxuetakoa. Haien artean 20 km-ko distantzian banatuta daude 2. mailako erpinak. Ibarreko gainontzeko erpinak 3. mailakoak dira eta haien artean lauzpabost km-ko distantzia dago. Nafarroako Gobernuak, berriki, erpin geodesiko guztien erreseinak eguneratu ditu, altitudea birkalkulatu baitu. Zehaztasun handiko nibelazio sareak hobe doitzeko helburuz egin du lan hori.