Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean hasiko da afizionatuen mailako Euskal Herriko denboraldia, Lehendakari Txapelketarako (23 urtez azpiko txirrindulariak) baliagarria den Soraluzeko lasterketarekin. 118 km-ko proba da, goizeko 9:45ean abiatuko dena. Ariko diren taldeen artean dago Rural Kutxa talde sakandarra.Bestalde, asteburuan master mailako itzulia antolatu du Beton Kirol Klubak, Erriberako Itzulia, master 30, 40, 50 eta 60 kategorietarako. Larunbat goizean erlojupekoa izanen da Los Arcoseko zirkuitua, arratsaldean 112 km-ko etapa, Fiteron, eta igandean 100 km-ko etapa Milagron.