Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jose Javier Esparza Abaurrea Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio kontseilariak atzo parlamentuko batzordean azaldu zuenez, Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan Integralak (NHKPI) eta Olaztiko porlandegiaren balioztapen proiektuak "zerikusik ez duten bi gauza dira". NHKPIren zenbait gai atzera botatzen dituen epaia dela eta jakinarazi zuen Nafarroako Gobernuak helegitea aurkezteko tramitazioa hasi duela. "Hari buruzko epaia iritsi bitartean NHKPI indarrean dago, formulatuta eta onartuta dagoen moduan indarrean dago. Hura garatzen eta betetzen segituko dugu gobernutik". Aipatutako epaiak hainbat aspektutan gobernuaren irizpideak babestu egiten dituela ziurtatu zuen. Eta gaineratu zuen planean jasoak daudela balioztapen errauskailuaren kokapen posibleak Gongora, Carcar eta Tuterako El Culebrete hondakindegia direla.Gobernuaren baimenazNafarroako Gobernuak porlandegiaren Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala (UGPS) onartu du, "ingurumen aldetik bideragarria dela iritzita" eta, horregatik, ingurumen baimen integratu bat eman dio. Baimenaren indarraldia 8 urterako izanen da, eta berritzeko aukera izanen du. Gobernuak Portlandi eskatu dio hondakin uren isurketaren ezaugarri eguneratuen azterlan teknikoa aurkeztea, Ebroko Ur Konfederazioak beste txosten bat eman dezan isurketari buruz. Isurketarako baimenak 5 urteko indarraldia du.