Oso ongi Lagun Artea!

Guaixe 2013ko otsailaren 25a

Lagun Arteak garaipen garrantzitsua lortu zuen igandean Lakuntzan. Partida Itxesaldeko zelai zaharrean jokatu behar izan zen, elurrarengatik. Lagun Artea hobea izan zen, gol aukera gehiago izan zituen eta 24. minuturako aurreratu zen, Unai Bakaikoak sartutako golari esker. Hala ere, atsedenaldia baino lehen berdintzea lortu zuen Iruñak, Fermin Sotok penaltyz sartutako golari esker. Bigarren zatian Bakaikoak 2-1 aurreratu zituen lakuntzarrak eta nahiz eta Iruñak gol aukerak sortu, ezin izan zuten Lagun Arteako Eneko atezaina gainditu. Lagun Arteari egoera okertu zitzaion, arbitroak Sala aldageletara bidali zuelako, baina hala ere, Gaskok 3 eta 1ekoa ezarri zuen markagailuan partida despeditzear zegoela. Merezitako garaipena lortu zuten lakuntzarrek. 3. mailako sailkapen buruan dago Mutilbera, 54 punturekin. 3 puntu gutxiago ditu Cirbonerok. Lagun Arteak 12. Postuan jarraitzen du, 35 punturekin. Asteburuan Mutilvera liderra izango du aurkari Lagunek. Lidergoa mantentzeko garaipena behar du Mutilverak eta partida gogorra espero da.