Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gauzak ez dira ongi joan asteburuan erregional mailan. Lezkairuko Sotoan Lezkairuk 1-0 irabazi zion Etxarri Aranatzi. Partida ona izan zen. Lehen zatian Lezkairuk Etxarriko erasoak ongi defendatzen jakin zuen. Bigarren zatian erasokorrago aritu ziren Lezkairukoak eta 86. Minutuan lortu zuten aurreratzea, Litagok sartutako penaltyari esker. Horrela despeditu zen lehia. Bestalde, San Juan liderrak menpean hartu zuen Altsasu hasieratik. Atsedenaldira aldeko bi golekin joan ziren iruindarrak, eta bigarren zatian ez zen golik egon. Hortaz, punturik gabe itzuli ziren altsasuarrak. Sailkapen orokorrean San Juanek jarraitzen du lider, 55 punturekin, Amaya bigarrenari 15 puntu atereaz. Etxarri Aranatz 8.a da, 22 punturekin, eta Altsasu 9.a, 20 punturekin.