Zirko Eskola Sakanan

Guaixe 2013ko otsailaren 26a

Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak, Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin, Zirko Eskola antolatu du apirilerako, Pazko Astean. Zirko Eskola Etxarri Aranatzen gauzatuko da, Andra Mari ikastolako soinketa gelan, apirilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean, hain zuzen ere ikasleak Aste Santu ondoko opor astean daudenean. Zirika Zirkus taldeko kideek gidatuko dute Zirko Eskola. Mota guztietako akrobaziak eta mugimenduak ikasteko aukera izango da eurekin. Klaseak euskaraz izanen dira, baina norbaitek euskaraz ez badaki, berari gazteleraz zuzenduko zaizkio. Bi taldetan eman daiteke izena: 8-12 urtekoan (goizeko 10:30etik 12:00etara) eta 12-16 urte artekoan (12:30etik 14:00etara). Gehienez ere 14 gazte onartuko dira talde bakoitzean, eta jende gehiagok ematen badu izena tokiak zozketatuko dira. Izena ematekoSakanako Mank-eko kirol zerbitzura jo behar da martxoaren 18a baino lehen (948 464 866 telefonoa edo kirolak@sakana-mank.com posta elektronikoa). Prezioa: 5 euro.