June Kintanaren brontzea

Guaixe 2013ko otsailaren 26a

Larunbatean Atletismoko Jaurtiketa Luzeen Espainiako Txapelketa Absolutuak jokatu ziren Leonen. 17 urteko June Kintana bakaikoarrak (Grupo ISN Pamplona Atletico) brontzezko domina lortu zuen disko jaurtiketan. Ondoko jaurtiketak egin zituen: 47,54m, 48,35m, 47,45m, bi jaurtiketa baliogabetu eta 48,89m. Azken hori izan zen bere jaurtiketa onena. Sabina Asenjo (57,43 m) eta Belen Toimil (50,42m) atleten atzetik sailkatu zen Kintana gaztea, primerako lana eginez.