Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikastolek bere ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko antolatutako kanpainaren izena da Juul. Hauteskunde literarioak dira zeinetan ikastoletako ikasleek gustukoen dituzten liburuei eta ilustratzaileei beren botoa emanez, Euskal Herriko bozkatuenak aukeratzen diren. Aurten, hauteskunde literarioen eguna apirilak 18 izanen da. Aurten 15. edizioa du. Nafarroako Ikastolen Elkartea (NIE) arduratzen da Juul kanpainaz. Literatur zaletasuna bultzatu eta zabaltzeko asmoz kantu bat sortu du eta helburu hori lortzeko: Milaka istorio, milaka abentura. Josu Txapartegi, Txapas, Zarauzko Ikastolako irakasle ohiak prestatutako letrari doinua musikari etxarriarrek jarri diote: Xabier Aldaz (Kaotiko, bateria), Luisillo Kalandraka (Vendetta, baxua), Fran Urias (Hesian, gitarra) eta Juanpa Agirre (Akelarreko ohia, ahotsa). Guztiak Adur Goikoetxeak bildu zituen, Andra Mari ikastolako zuzendariak. Gainera, koroetan abestu zuen Mikel Riego, Irune Ijurra eta Unax Aiestaran ikasleekin batera. Koroak egiten ere Garces de los Fayos, Paz de Ziganda eta San Fermin ikastoletako ikasleak aritu ziren. Kantua otsailaren 14an grabatu zen Iker Piedrafitaren Sotano estudioan. NIEk guztiei bere esker ona azaldu die.