Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gazte zukguak ibarreko gazteak ostegunean grebarekin bat egitera deitu ditu, "Sakanarako lan ildoa garatzen hasi beharra dugu, gure bizi eredua sortuz, Euskal Herri independente sozialista eta feministara bidean". Gazteen iritziz "sistema kapitalistak krisia eragin du, sistemaren krisia, bizi eredu hau ez da ez jasangarria". Sakana bereziki kolpatua izan dela nabarmendu zuten. UPNk Sakana hustu nahi duela salatu zuten eta gobernuko alderdiaren jokabidea hezkuntzan eta lan arloan kritikatu zuten.Larunbat eguerdian, Gazte zukguako 20 kidek Igartex enpresa okupatu zuten sinbolikoki. Arratsaldean kontzentrazioa eta poteoa egin zituzten, besteak beste, haien egoeraren berri emateko. Bezperan, 50 bat gaztek manifestazioa egin zuten, haien egoera salatuz eta grebara dei eginez.