Euskalapps.net webgunean sakelako telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak aurki daitezke. Aplikazioak gaika sailkatuta daude, hortaz, zure behar edo gustuen arabera kontsultatu ditzakezu egun eskaintzen dituztenak. Hogeita sei dira gaiak: administrazioa, ipuinak, jokoak, kirolak, musika, osasuna, bidaiak, berriak, aisialdia, haurrak, komunikazioa, euskal kantak, euskara ikasteko aplikazioak...Euskalapps.net-ek aplikazioen biltegi bat baino gehiago izateko asmoa du eta, horren adibidea, webgunera sartu eta berehala ikusi daiteke. Orrian euskal aplikazioen erabilera bultzatzeaz gain, hauek sortzeko argibideak eskaintzen dituzte, erabiltzailea izan dadin aplikazioa sortzen duena. Norberak sortu edo aurkitu duen aplikazioa sustatu edo proposatzeko aukera ere eskaintzen dute eta baita beste hizkuntzetan jada existitzen diren aplikazioak euskaratzekoa ere.Hortaz, aplikazio kontsumitzaileak izateaz gain, aplikazio sortzaileak ere bilaka gaitezke.Aitortu behar dut, nire telefono mugikorra deiak egin eta jasotzeko erabiltzen dudala; baita mezu laburrak jaso zein bidaltzeko. Ezin dut besterik egin. Esan nahi dudana da ez duela internet konexiorik eta, ondorioz, aplikazioak erabiltzeko aukerarik ezta ere! Akaso, aldaketarako unea iritsi da, nork daki!Euskalapps.net webgunean "Kult!Bilbao", "noiz", "kulturize" eta "KulturMapp" aurkitu ditut. Aplikazioen izenak irakurrita kulturarekin zer ikusia duten aplikazioak direla ohartuko zineten dagoeneko. Hala da. Eremu geografiko baten kultur eskaintza biltzen dute; hori bai, bakoitzak bere erara. Interesgarria litzateke lau aplikazioak eredu hartuta, Sakanako kultur programazioa eskainiko lukeen aplikazioa sortuko bagenu. Ez al duzue uste?Beno, hortxe hausnarketarako gaia.Dagoeneko begi bistan dut: diseinu atsegina eta garbia, erabiltzeko erraza, informazioa filtratzeko modu ezberdinak, eduki landuak eta zainduak, sarrerak erosteko aukera... Beno, azken hau bigarren fase baterako utzi beharko genuke akaso Ana Senar Lasa