Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arriskua jaisteko modua eta emakumeei ostatua eta laguntzak eskainiko dizkien zerbitzu integrala nola eman aztertuko dituFrom street to home izeneko proiektuan Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) azterketa bat eginen du. Helburua? emakumeen aurkako indarkeriaren arriskua jaisteko bideak aztertzea, arazoari bere osotasunean aurre eginez, eta talde honentzako ostatua eta gizarte laguntzak eskainiz. Izaskun Andueza lakuntzarrak, Gizarte Laneko Saileko ordezko irakasleak, koordinatzen du lana Iruñean. NUPetik azaldu dutenez, bere ikerketa taldearen egitekoa Europar Batasunean zerbitzu berezi batzuk ezartzea ea posible den aztertzea izanen da, indarkeriaren biktima diren edo izateko arrisku handian dauden behar handietako emakume-taldeei ostatua eta gizarte-laguntza eskainiko dizkiena. Horretarako Nafarroan eta Espainian eskaintzen diren mota horretako zerbitzu integralen erradiografia eginen dute. Erakunde eta erabiltzaileen iritziak jasoko dituzte, "atzemandako beharren eta eskainitako zerbitzuen artekoa egokia ote den jakiteko". NUPeko eta beste herrialdeetako ondorioak agirietan bilduko dituzte eta gomendioak zabalduko dituzte. EuropaBirmingham City University buru duen ikerketa horretan, Erresuma Batuko bi gizarte-erakundek, Alemaniako, Bulgariako eta Norvegiako unibertsitate banak parte hartzen dute NUPekin batera. Proiektua 2013an eta 2014an eginen da, DAPHNE III programaren bidez finantzatuta. Programa hori Europar Batasuneko ekimena da, haur, gazte eta emakumeen aurkako indarkeria aurreikusi eta haren aurka borrokatzeko.Anduezarekin batera beste irakasle hauek ere lanean ari dira: Rut Iturbide eta Rubén Lasheras, Gizarte Laneko irakasle elkartuak; Lucía Martínez, NUPeko doktoretza aurreko bekaduna eta tesia irakurri berri duena; eta Nerea Zugasti, NUPeko Soziologiako lizentziaduna eta doktoregaia.