Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arratssaldeko eskualdeko manifestzioaren faltan, gaurko mobilizazioekin ez dela bidea bukatu jakinarazi dute goizean. Bihar, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur etxean eginen den batzar irekian parte hartzeko deia egin da. Gaurko mobilizazioaren balorazioa egin eta lanean jarraitzeko ideia berriak jasoko dira. Bestalde, gogorarazi da martxoaren 9an Iruñean enpleguaren aldeko manifestazioa deituta dutela borrokan dauden enpresa batzordeek, Sakanakoak barne. Eta UPNk bere batzarra egiten duen egunean, martxoaren 17an, Nafarroako Herri Ekimenak eta Sakanako eragileek kontzentrazioa deitu dute Iruñeko Sarasate pasealekuan.