Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hipotekak Kaltetutako Sakanako Plataformak deituta egin zen kontzentrazioa. Bildutakoek hipotekari aurre egin ezin diotenek etxea ordainean ematea gobernuari eskatu zioten. Eta atzeraeragina izatea. Horrekin batera, etxebizitzen alokairu soziala aldarrikatu zuten, soldataren %30 baino gehiago hartuko ez lukeena. Azkenik, etxe-gabetze prozesu guztiak gelditzea aldarrikatu zuten. Horiek dira, hain zuzen, Espainiako Parlamentuan tramitera onartu diren Herri Ekimen Legegilean (HEL) jasotako puntuak. Aldarrikapenarekin batera, ostiraleko Sakanako plataformak bere burua ezagutzera eman nahi izan zuen. Urte bat inguru darama plataformak lanean eta Sakanan hainbat kasu dagoela jakinarazi du. Hipotekak kaltetutako pertsonak giltza eman aurretik haiekin harremanetan jartzeko dei egin zuten. Eta sakandarrei HEL-n jasotako puntuak lortu arte borroka egiteko deia luzatu diete. Harremanetarako Telefonoa: 636 968 368e-posta: pah.hkp.sakana@gmail.com Facebook: https://www.facebook.com/pahhkp.sakana?fref=ts Bilerak: hileko 1. eta 3. ostiraletan, 19:00etan Altsasuko Gure Etxea eraikineko 1. solairuko 1. gelan. GertutikBeatriz FernandezPlataformako kideaNolako egoera bizi dugu Sakanan?Kasu ugari daude. Jende asko dago ezagutzen ez gaituelako edo, zoritxarrez, haien errua dela uste dutelako ez datorrena. Pasatzen ari zaiena haien erruagatik dela esaten zaie. Eta lotsa handia dute. Baina inor ez da pasatzen ari denaren errudun. Banku batek berak ere ez zigun gaztigatu etxerik gabe geldituz gero etxea haren tasazio balioaren %60an salduko litzatekeela. Ezta gainontzekoa, pagatu ez bazenu, ordaindu beharra zenuela ere. Jendea errudun sentitzen da?Gu ez gara horren errudun. Erruaren zati bat badugu, une jakin batean ordaindu genitzakeen gauzetan sartzegatik da, ez besterik. Iruzur egin digute. Gezurra esan digute. Inork ez digu esan etxearen balioaren gainontzeko zatia ordaintzen segitu behar genuenik. Bizi guztia bankuak izorratuta egon behar genuela eta gobernuak zapatuta. Gobernua baita legea aldatu behar duena. Guk egin dezakegun bakarra borrokan segitzea da, hemen gaudela esan eta ez garela isilduko da. Oraindik ibiltzeko asko dugu.Nolako egoerak bizi ditugu ibarrean?Bere auzokideei, anai-arrebei, osaba-izebei, seme-alabei... pasa ahal zaiela pentsatu behar du jendeak. Kasu mota ugari ditugu: etxea erosi eta lanik gabe geratzean ordaindu ezinik gelditu direnak; autonomoak edo enpresari txikiak, negozioa salbatzeko etxea birhipotekatu dutenak eta etxerik gabe eta negoziorik gabe gelditu direnak; negozioa martxan jartzeko hiruzpalau abal-emaile eskatu dituztenak eta bera eta abal-emaileak etxerik gabe gelditu direnak. Denetarik dago: enpresariak, dena galdu duten autonomoak, lanpostu normala zuena eta ezer gabe gelditzen ari dena. Irurtzun, Uharte Arakil, Etxarri Aranatz, Altsasu, Olatzagutia eta beste herrietako kasuak daude. Etxe-gabetzerik?Etxe-gabetzeen aurreko pausuak eman dira ibarrean. Badago giltzak eman dituena eta zorra izaten jarraitzen duena. Plataformara ez dira hurbildu, edo apenas. Norbait horrela badago, borrokan segitu genezake zorrean murrizketa bat lortzeko. Duela gutxi Iruñerrian 90.000 euroko murrizketa bat lortu zen. Kasu batean etxea ordainean ematea lortu dugu. Martxoaren 15ean izanen da. Ikusten ez bada ere, Sakanan dago. Bilerak egiten dituzue, ezta?Laguntzera, babesa ematera joan gaitezke. Edo aholkuak jaso nahi badituzte, uneren batean kaltetuak izan daitezkeelako uste dutelako. Ongi hartuko ditugu. Jendea beldur da. Beno, hobe esan, lotsa. Ez dira egoera atseginak. Jendea elikagai bankuaz, Caritasez, arropaz eta abar galdezka etortzen da eta nora jo esaten diegu. Jende askok hori ere ez dakielako. Baina guk, batez ere, hipoteken inguruko informazioa, aholkularitza juridikoa, bankutara joatean laguntza eta babes pertsonala ematen ditugu. Jendea depresioarekin etortzen delako. Hemen gaude. Jendea etor daiteke. Lagundu dezake. Eta laguntza eska dezake. Herri Ekimen Legegilea eraman duzue parlamentura. Tramitera onartu zuten babesten zuten milioi eta erdi sinadurei esker, herriaren presioagatik. Baina, batez ere eta zoritxarrez, egun hartan izan ziren hiru suizidioengatik. Eta hori da tristeena. Ezin zuten HEL bazterrean utzi, egun berean zezenen inguruko beste HEL bat onartu behar bazuten eta egun berean hiru hildako izan zirenean. Sinadurak biltzen aritu zarete?Festetan eta azokan sinadurak biltzen izan ginen. lan asko egin da. Denetariko erantzunak izan ditugu. Jakinaren gainean egonda laguntza ematen dutena eta besteengatik borrokatzea zer den ahaztu zaion pertsonak. Normalean ongi hartu gaituzte. Kontua da ,gero, jendea ez dela kalera ateratzen. Zer espero duzue?Gobernuaren ezetza eta, kalean, borroka. Etxea ordainean ematea onartu arte borroka eginen dugu. Ezin da onartu Grezian lehen etxebizitzen etxe-gabetzerik ez egotea, legez ezin delako, eta hemen bai. Rajoyk aurreratu du ez duela onartuko etxea ordainean ematea. Ahalik eta mobilizazio gehien sustatzen saiatuko gara, gero eta gehiago izateko.