Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Triman Navarra Xotak aurreko denboraldira arte Trimaneko atezain izandako Juanitori omenaldia egingo dio ostiralean, ligaren barruan, El Pozoren kontra jokatu beharreko partida hasi baino lehen. Egun 2. mailako Levanten ari da Juan Jose Garcia Pardo, Juanito, eta jokalari maitatua izan da Xotan, jokalari profesionala, zintzoa, kalitate handikoa eta leiala. Horregatik merezitako omenaldia egingo dio Xotak, eta baita zaletuek ere. Tatono Arregi presidenteak berea izandako kamiseta oparituko dio, koadro batean sartuta, klubaren armarriarekin.