Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hondakin bilketa sistema berriari buruzko informazio bulegoak zabaldu ditu Mank-ek Irurtzunen, Etxarri Aranatzen eta Olatzagutian. Herritarren zalantza guztiak argitzeaz gain, sakandarron proposamenak jasoko dituzteInformazio bulegoakIrurtzunen (Arakilgo bake epaitegiaren egoitzan)Etxarri Aranatzen (Udaletxean, turismo bulegoa dagoen tokian). Olaztin (Kultur Etxean)*Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta asteartetan eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.Sakanako Mankomunitateak hondakin bilketa sistema berriari buruzko informazio bulegoak zabaldu ditu Irurtzunen, Etxarri Aranatzen eta Olatzagutian. Aste honetan ireki dira bulegoak, hondakin bilketa eta tratamenduari buruz sakandarrek izan ahal dituzten zalantzak argitzeko, eta baita ere herritarrek gai honen inguruan izan ahal ditzaketen proposamenak jasotzeko. Konpostajean interes handiaMankomunitateko informatzaileak ikusten ari dira bizilagunek interes handia dutela hondakin sistema bilketa berrian, konpostajean bereziki. Nonbait, bizilagun asko animatzen ari dira konpostajea egitera. "Batzuek etxean bertan egin nahi dute autokonpostajea, eta beste batzuek bizilagunen artean auzo-konpostajea egin nahi dute. Informazio bulegoetan azalpen guztiak jaso ahal dituzte eta konpostajerako gida bat jasoko dute" adierazi du Mikel Navarro Mankomunitateko komunikazio teknikariak. 600 konpostagailu baino gehiagoNahiz eta konpostajea egin ahal izateko lehen izen emate epea bukatuta egon, Mankomunitateak gogorarazi nahi du urtean barna sakandarrek oraindik ere aukera badutela izena emateko. Izan ere, bizilagunen interesa handia da. Mankomunitatean konpostajea egiteko izena ematearekin batera, konpostagailua, haizeagailua, kuboa, konposta egiteko ikastaroa eta jarraipena jasoko ditu herritarrak. Horretaz gain, zabor fakturan Mankomunitatearen tasan %15eko deskontua izanen du. Zabor organikoa ongarri naturala den konpost bikainean bilakatzeaz gain, dena dira onurak, beraz. "Kalkulatzen da Sakanan 2.800 etxebizitza potentzialak direla autokonpostajea egiteko. Aurretik 300 konpostagailu banatuta zeuden, eta hondakin bilketa sistema berriaren parte-hartze kanpainan izena eman ondoren, 600 konpostagailu baino gehiago izango dira. Sakanan bikoiztu egin da autokonpostajea, eta egunero jarraitzen dugu eskaerak jasotzen. Interes handia dago" nabarmendu du Mank-eko komunikazio teknikari Mikel Navarrok. InkestaHondakin bilketa sistema berriari buruzko lehenengo parte-hartze bilerak burututa, etxeetan bilera horien laburpena eta inkesta bat jaso dute sakandarrek, bete dezaten. Herritarrak betetako inkesta eta euren ekarpenak aipatu bulegoetara eta zehaztutako tokietara eramaten ari dira egunotan. "Bai kontzejuetan bizi direnak baita udalerrietan ere, bulegoetara joaten ari dira haien zalantzak eta proposamenak jakinaraztera" gehitu du Mikel Navarrok.