Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Murrizketengatik bi urtetik behin ospatzera pasa den Escena Dantza Jaialdia aurkeztu zuen, asteazkenean, Nafarroako Gobernuak. Kultura Departamentutik azaldu dutenez, urte guztian ziurtatu nahi dute dantza eskaintza, eta jaialdia eskaintza horren pieza bat da. Horrekin batera, literatura, zinema eta lotutako beste arte-diziplina batzuk ere osatuko dute programa.Escena dantza jaialdiak, martxotik maiatza bitartean, dantza Nafarroako 25 herrietara eramanen du. Horietako 3 Sakanan daude. Altsasuk hartuko du lehen dantza emanaldia. Ijitoei haien ibilbide historikoan lagundu dien iratxoaren baitan sartuko da Maria Legarda konpainia eta flamenko ikuskizuna eskainiko du. Hierbarojak Escena 2013 egitarauan eskainiko duen emanaldi bakarra Etxarri Aranazkoa izanen da. Banakakoaren oroimenaren eta oroimen kolektiboaren txoko guztietan barna egindako bidaia, performancea. Irurtzunen, azkenik, Argentinako dantzen magiaz gozatzeko aukera izanen da Trio Palatinorekin.