Laburbira, film laburren zirkuitua

Guaixe 2013ko martxoaren 1a

Topaguneak, euskara elkarteen mugimenduak, 10. aldiz antolatu du Laburbira. Martxoan, euskarazko film laburren emanaldiak 20 herrietan eginen dira aurten. Guztietan 8 film emanen dira. Aurten ez da emanaldirik izanen gurean. Gainera, egileekin hitz egiteko aukera ere eskainiko du zikloak, "sortzaile eta ikusleen arteko iritzi truke aberasgarria sustatzeko". Euskarazko tokiko hedabideak biltzen dituen (Guaixe astekaria eta Beleixe irratia barne) Tokikom-ek lagundu du Laburbira.