Aralar eta Burunda Txirrindularitza Taldeen aurkezpena bihar

Guaixe 2013ko martxoaren 1a

Bihar, martxoaren 2an, larunbatarekin, 2013 denboraldiko aurkezpena eginen dute Sakanako bi txirrindularitza taldeek, Aralar Txirrindularitza Taldeak eta Burunda Txirrindularitza Taldeak. Aralarrek 3 taldeAralar Txirrindularitza Taldearen 2013ko egitasmoa bihar aurkeztuko da, 12:00etan, Irurtzungo udaletxean. Txirrindularien argazki sesioak eta egitasmoaren azalpenak ez dira faltako. Aurten, Aralar Txirrindulari Taldeak hiru talde izanen ditu: eskolako taldea, kadeteak eta juniorrak. Helburua txirrindulariak sortzea, heztea, txirrindulariei lasterketetan parte hartzea ahalbideratzea eta txirrindulariak trebatzea izango da, taldearen filosofia bera dena. Burundak 4 taldeBurunda Txirrindularitza Taldeak 2013 denboraldiaren aurkezpena eginen du bihar, larunbatean, 17:00etan, Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Aurretik, 16:30ean, txirrindulariei argazkiak ateratzeko aukera izango da Iortia Kultur Guneko kanpoaldean. Aurten lau talde izango ditu Burundak: Katealde-Tasca Don Jose, Blender eta Azazeta eskola (15 hasi berri, 2 kimu eta 8 haur), Quesos Albeniz kadeteak (6 txirrindulari), Quesos Albeniz jubenilak (4 txirrindulari) eta Rural Kutxa afizionatuak (23 urtez azpikoak eta eliteak). Horretaz gain Burundako BTT taldean 45 biker daude izena emanda eta Burunda zikloturista taldean 25 txirrindulari. Erronkak, betikoak: Rural Kutxa talde afizionatuaren kasuan iazko emaitza bikainak errepikatzea, eta txirrindulariak sortu, hezi eta trebatzea gainontzeko kategorietan. Horretarako, Pablo Jimenez presidentea buru duen Burunda Txirrindularitza klubak, 26.000 euroko aurrekontua ibiliko du behe mailako kategorietarako, afizionatuen aurrekontua kontuan hartu gabe.