Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren 3tik 10era jokatuko da Paris-Niza proba entzutetsua. Euskaltel-Euskadik talde indartsua eramango du, Mikel Nieve buru. Tartean egonen da Gorka Verdugo etxarriarra, talde lanak egiten. Bestalde, Samuel Sanchezek gidatuko du talde laranja Italiako lurretan, martxoaren 6tik 12ra jokatuko den 48. Tirreno-Adriatikon. Hari laguntzen Egoi Martinez etxarriarra eta Jorge Azanza altsasuarra egonen dira, besteak beste. Asteburuko txirrindularitza lasterketakAsteburuan lasterketa ugari ditugu. Juniorrek igandean proba dute Villatuertan (77,6 km, 11:00etan) eta masterrek bi proba dituzte, larunbatean, Tafallan (100 km, 15:30ean), eta igandean Oliten (110 km, 10:00etan). Afizionatuek ere bi proba dituzte. Larunbatean abiatuko da Euskaldun Torneoa (eliteak eta 23 urtez azpikoak), Zumaiako lasterketarekin (9:30ean, 112,5 km). Eta igandean, Lehendakari Torneoko (23 urtez azpikoak) lasterketa hartuko du Ereñok (108 km, 10:30ean). Bestalde, Rural Kutxa BTT saria igandean hasiko da, Izkuen, 10:25etik aurrera. Eliteek 5,5 km-ko zirkuituari 6 buelta eman beharko dizkiote.