Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hondakinen errausketa porlandegietan: pertsonen osasunean duen eragina. Olaztiko Portland-en kasua izenburuko hitzaldia hartuko du bihar Arbizuko kiroldegiak. Hiru Mugak Batera plataformak (3MB) antolatu du eta bi hizlari ariko dira. Batetik, Peio Lozano EHU-ko Geografia, Aurre-historia eta Arkeologia Saileko Geografia Fisikoan doktore dena eta, bestetik, Mario Fdez Lopez de Ahumada, medikua eta Osaldeko kidea. Hizlariek errausketak naturan eta osasunean dituen ondorio kaltegarriak azalduko dituzte. Aldi berean, bildutakoen zalantzak ere argituko dituzte. 3MBk sakandarrak hitzaldira joatera gonbidatu ditu.Manifestazioa3MBk martxoaren 16rako, larunbata, manifestazioa deitu du, Altsasun. 18:00etan aterako da Netto paretik. Mobilizazio horrekin, plataformak, Nafarroako Gobernuak porlandegiarendako onartutako Udalez Gaindiko Proiektu Sektorialaren "inposizioa eta zentzugabekeria" salatu nahi ditu. Aldi berean, "beste hondakin kudeaketa eredu batzuk (badirelako) bilatzeko, eta aurkitzeko" eskatuko du.