Institutuaren eskaera Parlamentuko bilkuran

Guaixe 2013ko martxoaren 1a

Biurdana institutuan gaur egun masifikatuta dago eta aurreikuspenek ikasle gehiago joanen direla adierazten dute. Iruña iparraldean institutu berri bat eraikitzea eskatzen ari da Iruñeko Iparraldeko Institutu Batzordea (Biurdana, Sanduzelai, Patxi Larrainzar, Orkoien eta Irurtzungo Guraso Elkartea alegia). Gaur, Nafarroako Parlamentuaren bilkuran, Iribas kontseilariak institutuaz aritu beharko du. Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak institutua egiteko eskatu zuen. Kontseilariak erabaki hori betetzeko zein urrats eman dituen argitu beharko du gaur. NaBaiko Nekane Perez Irazabalek egin du eskaera.