Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ziordiko Udalak 120.000 euroko inbertsioa egin du argiteri publikoa berritzeko. Energia aurrezteko helburuz egindako lanek Nafarroako Gobernuak %40ko diru-laguntza izan du. Aldaketa aurretik urtero 78.822 Kw kontsumitzen zuen Ziordiko argiteri sistemak. Gaur egungoarekin, berriz, 15.680 Kw besterik ez. Alde hori, jakina, fakturan ere nabari da. Ziordiko Udala kaleak argiztatzean urtean 11.200 euro gastatzetik 1.725 euro ordaintzera pasako da. Gainera, kontratatutako argindar potentzia %46,1 jaistean faktura ere murriztu da. Argiteria publiko guztia LED sistemara aldatu duen aurreneko herria da Ziordia. Argiak erregulatu egin dituzte. Piztuta dauden denboraren heren batean indar guztiarekin argiztatzen dute eta denboraren beste bi herenetan potentziaren erdira argiztatzen dute. Jesus Arrese alkateak azaldu digunez, "potentzia gutxiagorekin argiztatze hobea lortzen dugu eta argi-kutsadura murrizten dugu". Denetarako aukeraZiordiko Udalak, NaBairen aldeko eta Bilduren kontrako botoekin, erabaki zuen materia organikoa jasotzeko herrian 5. edukiontzia jartzea. Ziordiko Udalaren asmoa da 2020. urterako Zirodiko biohondakinen erdia birziklatzea eta %10eko errefusa besterik ez sortzea. Hala jakinarazi zion udalak Sakanako Mankomunitateari. Alkateak jakinarazi digunez, Mank-ek erabakiari helegitea aurkeztu dio. Bi administrazioetako ordezkariak duela hiru aste bildu ziren eta akordioa lortzeko aukerak daudela uste du alkateak. Bilera hartan Ziordian etorkizunean edukiontziak kokatzeko egon zitezkeen puntuak aipatu ziren, 9 gune. "Hiruzpalau puntu kenduko dira, baina edukiontziak egonen dira. Ziordiar gehienak hori nahi baitute". Alkatearen esanetan garrantzitsua da Mank-ek errespetatzea Ziordian edukiontziak izateko erabakia. Edukiontziak izateak ziurtatuko du ohiturak mantentzea, pribazitatea eta ordutegi askatasuna bermatzen du. Alkateak azaldu duenez, auzo konposta egiteko aukera izanen dutela ziordiarrek. Sei edo zazpi gune prestatuko dira, prestatutako tokietan. Etxean konposta egiteko aukera ere badute. "Eta atez atekoa egin nahi duenak horretarako aukera ere izanen du".