Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketa jokatu zen Imarkoainen. Buruz burukoan, Irurtzun taldeko Xuban Armendarizek Madrid taldeko Imanol Arrese izan zuen aurkari. Partida hiru jokotara jokatu zen. Lehenengoan Xuban nagusitu zen (10-8), bigarrenean Madrilek berdindu zuen (5-10) eta hirugarrenean Madrileko Imanol Arrese izan zen garaile, 1-5, txapela lortuz. Eskuz binakakoan Altsasu taldea ordezkatzen zuten Julen Hernandez Altzelaik eta Arkaitz Peñasek ere ezin izan zuten txapela jantzi. Uharte Iruñearen kontrako finalean, Eneko Yoldi eta Iosu Linzoain bi jokoetan nagusitu zitzaizkien altsasuarrei (10-2 eta 10-2). Hortaz, txapelak ez ziren Sakanara etorri. Sakandarrak Zizurko lau t´erdiko txapelketanAsteburuan Zizurko lau t´erdiko finalerdiak jokatu dira. Sakandarren emaitzak: Benjaminak:Erdozia (Gure Pilota) 16 - Gorostiza (Titin III.a) 9Seniorrak: Ezkurdia (Irurtzun) 18 - Otxandorena (Txaruta) 10