Binakako Txapelketa. Puntuazioa9 puntu: Irujo-Zabaleta8 puntu: Bengoetxea VI-Beroiz7 puntu: Olaizola II-Ibai Zabala5 puntu: Titin III.-Merino4 puntu: Ezkurdia-Zubieta Berasaluze VIII-Albisu Xala-Barriola3 puntu: Arretxe II-Begino Binakako Txapelketa. 12. Jardunaldia jokoanTitin-Merino / Ezkurdia-Zubieta (larunbatean, 18:00etan, Etxebarrin)Berasaluze VIII.-Albisu / Irujo-Zabaleta (igandean, 17:00etan, Eibarren. ETB1)Binakako Pilota Txapelketako hasierako ligaxka despeditzeko 3 jardunaldiren faltan, bi biko dagoeneko sailkatuta daude finalerdietarako: Irujo-Zabaleta eta Bengoetxea-Beroiz. Olaizolak eta Zabalak ia hanka bat barruan dute, 7 puntu dituztelako, baina benetako guda laugarren bikotea nor izango den erabakitzean dago. 5 bikote daude aukerekin: Titin-Merino (5 puntu) eta 4na puntu dituzten Ezkurdia-Zubieta, Berasaluze VIII-Albisu eta Xala-Barriola. Ezkurdiak eta Zubietak 5 puntu irabazteko urrezko aukera galdu zuten ostiralean, Berasaluzeren eta Albisuren kontra galdu eta gero, baina oraindik finalerdietarako sailkatzeko aukerak badituzte. Horretarako Titinen eta Merinoren kontra larunbatean jokatu beharreko lehia irabaztera derrigortuta daude. Irabazten badute, 5. puntua lortzeaz gain, sailkapenean Titin eta Merino gaindituko dituzte, averagea kontuan hartuta. Bestetik, Irujok eta Zabaletak Bersaluze eta Albisu menpean hartzen badituzte gauzak erraztuko dizkiete Ezkurdiari eta Zubietari. Oraindik txapelketa egon, badago. Zabaleta behetik goraIrujok eta Zabaletak sekulako jipoia eman zieten Olaizolari eta Zabalari, Asegarcekoak 11 tantotan utziz. Bereziki Irujo ibili zen fin; Irujoren bertsio onenaz gozatzeko aukera izan baitzuten Bizkaia frontoian bildu ziren pilotazaleek. Zabaletak, bere partetik, behetik gora egin zuen. Urduri hasi zen etxarrendarra, partidan ezin sartu, baina Irujok laguntza paregabea eman zion, pilota asko kenduz eta etxarrendarra babestuz. Horrela, Zabaleta partidan sartu zen, lehia aurrera joan ahala maila bikaina emanez eta pilotari sekulako zartadak emanez, hiru pilota erreboteraino bidaliz. Eta aurrean Irujo onena: errematean, defentsan edo Zabaleta lagunduz. Zer esan arerioei buruz? Aimarrek soilik hasieran egin zuen dirdira, eta partida aurrera joan ahala Zabala hustu egin zen. Irujo eta Zubieta finalerdietarako sailkatuta daude eta lehen faseko dominatzaile argiak izan dira. Ezkurdia-Zubieta: hil ala biziEzkurdiak eta Zubietak 22-17 galdu zuten Berasaluzeren eta Albisuren kontra. Pablo Berasaluze Ezkurdia baino hobeto aritu zen aurreko koadroetan, errematean aginduz, eta atzealdean Albisu bikain aritu zen, nahiz eta huts batzuk egin. Atzeko koadroetan Aitor ez zen beste batzuetan bezala aritu, eta aurrean Berasaluze gailendu zitzaion etxarriarrari, baina hala ere gerturatzea lortu zuten sakandarrek eta bukaeran emozio handia bizi izan zen. Berdinduko zutela zirudienean akats potoloak egin zituzten sakandarrek, eta hor joan zitzaien partida. Nolanahi ere, gainontzeko partidetan gertatu denak mesede egin die sakandarrei. Hil ala biziko partida jokatuko dute larunbatean Titinen eta Merinoren kontra. Sakandarrak gailentzen badira Titin eta Merino gaindituko dituzte klasifikazioan. Ea horrela den.