Nahiz eta Lagun Arteak presionatu, Mutilbera liderrak irabazi zuen

Guaixe 2013ko martxoaren 4a

Mutilbera liderraren eta Lagun Artearen kontrako lehia oso gogorra eta konplikatua izan zen. Mutilberak dominatu zuen partida, baina Lagun Arteak oso ongi presionatu zion liderrari. Mutilbera izan zen markagailuan aurreratu zena, baina Xabik zelai erditik sartutako gol ikusgarriarekin berdintzea lortu zuen Lagunek. Bigarren zatian Mutilberak bigarren gola sartu zuen. Jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren Mutilberakoak, falta bat protestatzeagatik. Lagun Arteak arrisku asko sortu zuen, baina ez zuten atea zulatu. Mutilberak aldeko penalty bat huts egin zuen eta partida bukaerara arte urduri egon zen liderra, ordua eskatzen.  Mutilbera liderrak 57 puntu dauzka, Cirbonerok baino 3 gehiago. Lagun Arteak 12. Postuan jarraitzen du, 35 punturekin. Igandean Lagun Arteak sailkapenean 9.a den Burlades hartuko du.