Etxarrik galdu eta Altsasuk berdindu

Guaixe 2013ko martxoaren 4a

Etxarrik San Juan liderra hartu zuen San Donaton. Lehen zatian gol aukera politak izan zituen Etxarrik, baino ez zuen asmatu. Bigarren zatian San Juanek goian presionatu zuen, baina aparteko arriskurik sortu gabe. Edu Zakarrek bi txartel hori ikusi ondoren Etxarri jokalari bat gutxiagorekin gelditu zen eta egoera horren ondorioz iritsi zen San Juanen lehen gola. Etxarri erasoan zegoenean bigarren gola sartu zuen San Juanek, partida irabaziz. Bestalde, Dantzalekun jokatutako partida banako berdinketarekin despeditu zen. Aurrerak sekulako aukera izan zuen partida hasi eta berehala, oso gutxigatik gola izan ez zena. Altsasu esnatu zen eta kontrako atera sarritan iritsi zen, baina gola ez zen iristen. 45. minutuan, ordea, Rubiok Altsasuren aldeko gola sartu zuen kontraeraso baten ondoren. Bigarren zatian Altsasuren kontrako penalty ez oso argi bat seinalatu zuen arbitroak, Aurrerako Josebak huts egin ez zuena. Eta horrela despeditu zen lehia, berdinketarekin. San Juanek bere lidergoa are gehiago sendotu zuen. 58 puntu ditu, Burladesek baino 16 gehiago. Etxarri Aranatz 9.a da, 22 punturekin eta Altsasu 10.a, 21 punturekin.