Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean, 17:30ean, Elizondoko Lur aretoan Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa jokatuko da. Oier Lakuntza urdiaindarrarekin batera, Migel Mari Elosegi "Luze", Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Xabi Maia eta Saioa Alkaiza ariko dira bertsotan. Saioko onenak finalerako txartela izanen du poltsikoan. Gainontzekoek puntuazioaren arabera aukera izanen dute finalean sartzeko. Atarrabiako eta Etxarri Aranazko finalaurrekoen ondoren, finalerako txartela dute dagoeneko Julio Sotok eta Xabier Silveirak. Atarrabian, egungo txapeldunak, Sotok, saio polita egin zuen, bereziki bakarkako ariketetan. Atzetik,Erika Lagoma sailkatu zen. Eta 3. porturako lehia estua izan zuten, Oskar Estangak, Josema Leitzak eta Iñigo Olaetxeak. Azkenean, aipatutako ordenean sailkatu ziren. Gainezka zegoen Etxarri Aranazko kultur etxean bertso saio eder bat izan zen. Xabier Silveira (440) ofizioko lanetan nabarmendu zen eta hala lortu zuen finalerako txartela. Gertu izan zituen, ordea, atzetik sailkatu ziren Jon Barberena (426) eta Eneko Lazkoz (424). Anfitrioiak jaso zituen txalorik gehien. Etxarriko sailkapena horrela osatu zen: Eneko Fernandez (401,5), Ander Fuentes, Itturri, (389) eta Josu Sanjurjo (378,5). Finalerako bideaAsteburuko bi finalerdietako puntuazioa kontuan hartuta, eta Elizondoko finalerdiaren faltan, momentuz Eneko Lazkozek Iruñeko finalerako txartela poltsikoan luke. 424 punturekin, orain arteko 3. puntuazio onena du etxarriarrak, Erika Lagomaren (436) eta Jon Barberenaren (424) atzetik. Josema Leitzak, berriz, 393,5 punturekin 6. puntuazio onena lortu du orain arte, baina horrek ez dio finalerako txartelik emanen, lehen bostak pasako direlako. www.bertsosarrerak.euElizondoko finalaurrekorako eta hilaren 23ko Iruñeko finalerako txartelak eskuratzeko.