Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
FDJ taldeko Nacer Bouhanni nagusitu zen atzo Paris-Nizako lehen etapan, esprint gogorrean Petacchi, Viviani eta Debbuschere gaindituz. Etapan hainbat eroriko izan ziren, tartean 127 km-an gertatutakoa. Lurrera joan zirenen artean Movistar Team taldeko Rui Costa liderra eta haren taldekide Imanol Erbiti. Hiriberrikoa 2. multzoan iritsi zen helmugara. Gaur bigarren etapa jokatuko da, Vimory eta Cerilly artean, esprinterako etapa egokia (200,5 km).