Sakandarrak Rural Kutxa BTT Kopan

Guaixe 2013ko martxoaren 5a

Igandean Izkuen jokatutako Galtzagorri Trofeoarekin hasi da 5. Rural Kutxa BTT Kopa. Amateur tropeleko txirrindulari onenak bildu ziren bertan. Patxi Cia (1:39:07) izan zen garailea, Diego Latasaren aurretik. Emakumezkoetan Olatz Odriozola nagusitu zen (1:10:13). Sakandarrak ongi aritu ziren. Mikel Otxoa 8.a sartu zen helmugara (1:55:28), 23 urtez azpiko 4. Onena izanik. Mikel Irigoien (2:01:05) 43.a iritsi zen helmugara, 23 urtez azpikoen mailan 7.a. izanik. Koparen 2. proba martxoaren 24an jokatuko da, Kaskanten.