Erraustearen kontra mobilizatzeko deia

Guaixe 2013ko martxoaren 5a

Nafarroako Gobernuak Portlandi 55.000 tona hondakin (hiri hondakin, plastiko, pneumatiko, araztegiko lohiak...) erretzeko baimena eman ondoren, egitasmoaren kontra mobilizatzeko deia egin dio gizarteari 3 Mugak Batera (3MB) plataformak, eta hilaren 16an Altsasun eginen den manifestazioan parte hartzeko eskatu du.Plataformako kideen iritziz, gobernua "udal autonomiaren gainetik pasa da herritarron osasunerako errespetutsuagoak eta babesleagoak diren arauak indargabetuz, multinazionalaren aurrean makurtu da". 3MBk hustez Portlandek bi helburu ditu: "hondakin errausketa zabaldu eta aldi berean beren plantetan kaleratzeak ugaritu". Plataformakoak kritiko azaldu dira gobernuaren planetan hondakika errausteko kokapena zehaztu ez izana eta esku pribatuetan uztea, "Nafarroan errausketa isilpean FCCren zementu fabrikaren bitartez sartu nahian". Errausketaren ondorio kaltegarriak azpimarratu eta beste eskualdeetan kontra azaldu direla gogora ekarri dute 3MBkoek. "Beste inon nahi izan ez dutena, hemen indarrez inposatzea bide okerra dela". Hondakinak erre beharrean, bestelako kudeaketa ereduen alde azaldu dira. "Erokeria galarazteko bultzatzea" eskatu dute plataformatik. HitzaldiaLarunbatean 60 pertsona bildu zituen plataformak hitzaldi batean.  Errausketaren ingurumen eta osasun ondorioen berri eman zuten Peio Lozanok (Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia, Aurre-Historia eta Arkeologia Saileko Geografia Fisikoan doktorea) eta Mario Fernandezek (medikua eta Osaldeko kidea). Gainera, plataformako kide batek porlandegiaren egitasmoa gaur egun zertan den azaldu zuen.