Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandarrak Zuzenien proba bertikalean1.Iñigo Lariz (Elgoibar): 31:0015.Jose Luis Beraza (Uharte A.): 35:4022.Aritz Munarriz (Etxarri A.): 36:2630.Iñaki Martiarena (Uharte A.): 37:2848.Jose Javier Maiza (Etxarri A.): 39:3862.Alatz Agirre (Arbizu): 41:1176.Mikel Berastegi (Arbizu): 42:2786.Iraitz Senar (Lakuntza): 43:53113.Borja Gonzalez (Altsasu): 48:21Igandean hasi zen Open Lafuma-Euskal Herriko Proba Bertikalen 2013ko Zirkuitua, Azpeitian jokatutako Zuzenien mendi lasterketa bertikalarekin. 2,8 km-ko proba bertikala da Zuzenien, 804 metroko desnibela duena. Korrikalariek banaka ekin zioten probari, epaileek euren lana erlojupeko moduan neurtuz. Azkarrena Iñigo Lariz elgoibarra izan zen (31:00) eta lehen sakandarra Jose Luis Beraza uhartearra (35:40). Zirkuituko hurrengo proba irailaren 22an jokatuko da: Uharte Arakil-Beriain proba. Bestalde, asteburuan hurrengo mendi lasterketak jokatuko dira: larunbatean Kalamuara Igoera Etxebarrin (5 km, 600 m desnibela), eta igandean Bilbao menditraila (25 km, 900 m desnibela), Aiako Mendi Lasterketa (10 km, 517 m desnibela) eta Senpere Traila (21 km, 1050 m desnibela).