Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandarrak Eibarko 22. Duatloian 1.Oier Ariznabarreta: 1:00:43 20.Urko Berdud: 1:01:58 (lehen 23 urtez azpikoa) 49.Fco. Javier Gomez: 1:05:01 92.Mikel Berdud: 1:08:03 140.Urko Peñagarikano: 1:13:37 (lehen kadetea) Larunbatean Eibarko 22. Duatloia jokatu zen (5 km korrikan, 24 km bizikletan eta 2,5 km korrikan), aldi berean Gipuzkoako Sprint Duatloi Txapelketa zena. 200 duatleta baino gehiago aritu ziren, eta azkarrena Oier Ariznabarreta durangarra izan zen (1:00:43). Sakana Triatloi Taldeko kideak bikain aritu ziren. Urko Berdud altsasuarra 20.a izan zen helmugan (1:01:58) probako lehen 23 urtez azpikoa. Eta Urko Peñagarikano 140.a sartu zen helmugara (1:13:37), probako lehen kadetea.