Langabeziak gora

Guaixe 2013ko martxoaren 6a

Otsailean Altsasuko enplegu bulegoan izena emanda zeuden langabetuen zerrenda luzatu egin zen. 46 gehiago (%2,66) izan ziren eta guztira 1.775 pertsona dira bulego horretan lana bilatzeko izena emanda daudenak. Aurreko hilabetean Nafarroan ere langabetuen kopuruak gora egin zuen, 927 gehiago (%1,67), 55.597ra iritsiz. Haietatik 28.368 emakumezkoak dira (%1,51 gehiago) eta 28.156 gizonezkoak (%1,83). Altsasuko bulegoaren bidez sinatu ziren 278 kontratuetatik 24 besterik ez ziren mugagabeak izan. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzaile Mª Isabel Garcia Malok esan du datuak "oso negatiboak" direla, "nahiz eta otsaila hilabete txarra dela jakin". Joa den urteko garai bereko datua baino txikiagoa zela ere nabarmendu zuen.