Gure geroa pizteko, itzali zure argia

Guaixe 2013ko martxoaren 7a

Proposamen horixe egin du gaurko Autopista Elektrikorik Ez plataformak: 20:00etatik, 20:30era etxeko argiak itzali eta zarata egitea. Deikaztelu eta Itxaso arteko 400 Kw-ko argindar linearen proiektuak ukitzen dituzten herrietan protestarekin bat egitea deitu du. Ekimen horrekin plataformak salatu nahi du Red Electrica Española enpresak (REE) argindar linea horren tramitazioarekin aurrera segituko duela. Autopista Elektrikorik Ez plataformako Edurne Visiersek adierazi zuen goi tentsioko lineak ez duela nahikoa justifikazio interes kolektiborako. Horretarako, besteak beste, argudiatu zuen estatuko argindar kontsumoa urtetik urtera jaisten ari dela; Espainiako Gobernuak argindar garraioaren planifikazioa egungo egoera makroekonomikoa kontuan hartuta egitea eskatu duela edota estatua argindar esportatzailea bihurtu dela.