Euskaltel 22.a Tirreno Adriatikon

Guaixe 2013ko martxoaren 7a

Atzo hasi zen Tirreno Adriatiko lasterketa, taldekako 16,9 km-ko erlojupekoarekin. Mark Cavendishen Omega-Pharma izan zen azkarrena, Movistar Team taldeari 11 segundo aterata. Samuel Sanchezen, Egoi Martinezen eta Jorge Azanzaren Euskaltel 22.a izan zen, minutu bat eta 6 segundora. Taldekako erlojupekoak oraindik ez doazkie batere ongi Euskaltelekoei. Gaur 2. Etapa dago jokoan, San Vincenzo eta Indicatore artean (232 km). Bestalde, Garmin taldeko Talanskyk irabazi zuen atzoko Paris-Nizako etapa, esprintean. Irabazteaz gain lidergoa eskuratu zuen estatubatuarrak. Movistarreko Imanol Erbiti 103.a heldu zen helmugara eta Euskalteleko Gorka Verdugo 109.a.