Kalean Iruña iparralderako institutu berri eske

Guaixe 2013ko martxoaren 7a

Biurdana institutuaren masifikazioarekin bukatzeko Iruña iparraldean institutu berri bat egiteko eskatzen ari dira Iruñeko Biurdana, Sanduzelai eta Patxi Larranizar institutuetako guraso elkarteak baita Orkoiengo Auzalar eta Irurtzungo Atakondoakoak ere. Arazoa kalera ateratzeko gaurko kontzentrazioa deitu dute, haien ordezkari batek Iruñeko udal bilkuran hitza hartuko baitu. 2014ko irailetik aurrera Biurdanan espazio arazo larriak izanen dituztela salatuko du. Bestalde, du haur eta lehen hezkuntzako nahiz bigarren hezkuntzako aurre-matrikulazio garaia dela eta, gurasoei dei egin diete seme-alabak Biurdanan matrikulatzera animatzeko. Horrekin batera, Hezkuntza Departamentuari lehenbailehen konponbidea emateko eskatu diote. Gainera, aurreko ostiralean Aralar NaBaiko Nekane Perez parlamentariari erantzunez, Iribas kontseilariak adierazi zuen azken bi urteetan 122.000 euroko inbertsioak egin direla Biurdanan. Eta gaur egun kalitatezko hezkuntza emateko eta berme guztiak dituen eskaintza egiteko aukerak aztertzen ari direla.