Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burunda Txirrindularitza Klubak 2013ko plantilla aurkeztu zuen larunbatean Iortia Kultur Gunean. Guztira 57 txirrindulari ariko dira, eskolak (25), kadeteak (6), juniorrak (4)eta afizionatuak (22) kontuan hartuz. Kontentu daude Burundan, junior taldea ateratzea lortu dutelako eta hasi berrietan15 txirrindulari daudelako. "Oinarria dago, eta hori da inportanteena" adierazi zuen Pablo Jimenez presidenteak. Erronka txirrindulariak sortu, hezi eta trebatzea da. Horretarako, Pablo Jimenez presidentea buru duen Burunda Txirrindularitza klubak 26.000 euroko aurrekontua ibiliko du behe mailako kategorietarako, afizionatuen aurrekontua kontuan hartu gabe. 291 bazkide ditu Burundak eta hainbat udal, entitate eta komertzio eta enpresen babesa, "oso eskertzekoa". Rural Kutxa, afizionatuetan talde erreferenteaAfizionatuen talde sendoa sortu du Rural Kutxak. Rural Kutxa afizionatuen tropeleko talde indartsuenetakoa da, erreferentea, profesionaletara salto egiteko tranpolina. Oso talde gaztea da aurtengoa, 20,7 urteko batez bestekoa duena, eta bigarren urtez jarraian ez dago nafarrik. Berrituta eta berrindartuta datoz afizionatuak, eta dagoeneko bere kalitatea erakutsi dute, 3. postua lortu baitzuten Ereñoko proban. Juan Manuel Hernandez managerrak azaldu zuenez, taldeak "gaztetasunaren eta formazioaren alde" egiten du. "Garaipenak ez dira garrantzitsuak. Inportanteena da txirrindulariak trebatzea, ofizioa ikas dezatela" gaineratu zuten. Dena den, iaz 27 garaipen lortu zituen taldeak, eta taldearen helburua ahalik eta emaitza onenak lortzea izanen da. "Printzipioz aurtengo taldea osoagoa eta indartsuagoa da" adierazi zuen Josemi Fernandez zuzendariak. Egutegiari dagokionez, Euskaldun eta Lehendakari Torneoetan, Espainiako Kopan eta Nafarroako eta Bidasoako Itzulietan ariko dira, konfirmatu gabe baitaude Madril, Toledo eta Zamorako probak aurrera aterako diren, krisiarengatik.BURUNDA TXIRRINDULARITZA KLUBAPresidentea: Pablo JimenezPresidenteordea: Juan Manuel HernandezIdazkaria: Jose Antonio ImazBokalak: Ruben Aramendia, Fco. Javier Palomino, Iñaki Lasa eta Alejandro HernandezZikloturismo taldea: 25 kide Mountain bike taldea: 45 kideAntolatutako lasterketak -Eskolak: ekainaren 29an Urdiainen, uztailaren 20an Iturmendin, uztailaren 28an Olaztin, irailaren 7an Ziordian eta irailaren 14an Altsasun. -Kadeteak: apirilaren 28an Altsasun eta ekainaren 1ean Iturmendin. -BTT proba: ekainaren 9an XVIII Altsasu BTT Zeharkaldia. -Zikloturista: uztailaren 6an III. Sakana Burunda proba, Altsasun. Burunda Taldeko txirrindulariakEskolak. Katealde-Tasca Don Jose-Blender eta Carburantes Azazeta taldea: Hasiberriak: Unax Gabirondo, Martzel Etxeberria, Jon Chamorro, Oihan Etxeberria, Julen Guerrero, Asier Etxeberria, Mikel Regil, Leonardo Macedo, Iker Begiristain, Enaitz Gabirondo, Mikel Unzilla, Aitor Barandalla, Pablo Senosiain, Jon Aierbe eta Jose Expositio. Kimuak: Jon Ander Borrega eta Iker Mintegi. Haurrak: Josu Etxeberria, Maialen Aramendia, Ailetz Lasa, Raul Granado, Hodei Zia, Oihan Vinagre, Bakarne Gonzalez, Iosu Jaka. Eskoletako teknikariak: Iñaki Lasa, Ruben Aramendia eta Jesus Etxeberria. Kadeteak. Quesos Vasco-Navarra, Quesos Albeniz taldea:Aritz Irigoien, Eneko Aramendia, Josu Gabirondo, Alex Unzilla, Eneko Vilar eta Asier Juanez. Kadeteen teknikariak: Tomas Martinez.Juniorrak. Quesos Vasco-Navarra-Quesos Albeniz taldea:Ander Vinagre, Mikel Agerre, Asier Ormazabal eta Ibai Azurmendi. Juniorren teknikaria: Andoitz Azurmendi eta Iñaki Romero. Rural Kutxa afizionatuak 2013Ramon Domene (23 urte, Villena, Alicante), Ibai Salas (22 urte, Zamudio), Fernando Grijalba (22 urte, Laguna de Duero, Valladolid), Antonio Molina (22 urte, Javea, Alicante), Carlos Jimenez (21 urte, Puertollano, Ciudad Real), Migel Angel Benito (20 urte, León), Diego Hernandez (20 urte, Madril), Jacobo Ucha (20 urte, Budiño, Pontevedra), Julio Alberto Amores (20 urte, Novelda, Alicante)Alberto Just (22 urte, Zaragoza), Ruben Martinez (22 urte, Hellin, Castilla la Mancha), Diego Rubio (22 urte, Navaluenga, Avila), Jesus Alberto Rubio (21 urte, Tomelloso, Ciudad Real), Joaquin Torres (20 urte, Valdepeñas de Jaen), Francisco Jose Medina (20 urte, Pozoblanco, Cordoba), Jaime Roson (20 urte, Zamora, Castilla y Leon), Felipe del Monte (19 urte, Hoyo de Pinares, Avila), Isaac Carbonel (19 urte, Sitges, Katalunia), Victor Soto (19 urte, Tomelloso, Ciudad Real), Asier Gandarias (20 urte, Lazkao), Asier Unanue (20 urte, Arama) eta Ion Ander Insausti (21 urte, Mutiloa). Staff teknikoa: Managerrak: Floren Esquisabel eta Juanma Hernandez. Zuzendariak: Jaime Garzon, Josemi Fernandez eta Alberto Mazkiaran. Mekanikariak: Xabi Angulo eta Felix Mazkiaran. Masajista: Paco Cepeda.