Aralar Txirrindularitza Kluba, txirrindulariak trebatzeko familia handia

Guaixe 2013ko martxoaren 7a

Bereziki Etxarri Aranaztik Irurtzunera bitartean dauden neska mutikoak biltzen ditu Aralar txirrindularitza taldeak, eta baita Larraun eta Leitza aldekoak ere. Familia handia osatzen dute taldea osatzen duten 31 txirrindulariek, teknikoek, presidenteak eta gurasoek. "Hori da gure balio handiena, zalantzarik gabe, txirrindularien atzean dauden gurasoak. Iaz guztiok elkarrekin despeditu genuen denboraldia, merendatzen. Aurtengoa taldearen 34. denboraldia izango da eta oraindik ere hobea izango da. Altsasuko eta Leitzako familia berriak ditugu eta gurekin integratzea nahi dut. Nahiz eta iaz oso emaitza onak izan, irabazteak edo galtzeak berdin du. Inportanteena denok elkarrekin egotea da. Eta hori asko nabaritzen dute neska-mutikoek" nabarmendu zuen Javier Etxarri presidenteak larunbatean Irurtzunen burutu zen aurkezpenean. Duten giro bikain hori arnasten da eta ikusten da. Familia bat dira. Horrela hobeto egiten zaio aurre txirrindularitzak eskatzen duen sakrifizioari. "Txirrindularitza kirol sakrifikatuena da. Sakrifizioa zer den erakusten du, bizitzari aurre egiteko ezinbestekoa dena, finean" nabarmendu zuen aurkezlari lanak egin zituen Martin Juanenak. "Entrenatu eta sakrifikatu. Ondoren etorriko dira emaitzak" ondorioztatu zuen. Klubak esker oneko hitzak izan ditu babesle guztiekin, Irabia Intersportekin bereziki. "Migel Cavodevillak esana digu bera bizirik dagoen bitartean gure babesle izango dela" eskertu zuen Etxarri presidenteak. Taldeak 40.000 euro inguruko aurrekontua izanen du. "Jantzietan soilik 15.000 euro joaten zaizkigu eta gasolioan 4.000-5.000 euro. Atera kontuak" azpimarratu zuen, aurrekontuaren aldetik urte oso zailak datozela gaineratuz. Aralarretik txirrindulari inportanteak atera dira, tartean Arrieta, Verdugo eta Egoi Martinez. Entrenamenduak Lakuntzako industrialdean egiten dituzte. Bukatzeko txirrindulariak zoriondu zituen "kirol gogor eta eder hau aukeratzeagatik". "Orain gogor entrenatzera. Izan zaitezte zoriontsuak bizikletan. Biharko egunean eskertuko duzue" eskatu zien presidenteak txirrindulariei.Aralar Txirrindularitza KlubaPresidentea: Javier EtxarriPresidenteordea: Juan Ignazio MaizaIdazkaria: Iraitz GoñiDiruzaina: Mitxel LarunbeBokala: Xabier LizarragaLasterketak -Eskolak: ekainaren 8an Lekunberrin, ekainaren 15ean Etxarri Aranatzen eta abuztuaren 3an Lakuntzan. -Kadeteak: abuztuaren 7an Etxarri Aranatzen. -Masterrak eta beteranoak: ekainaren 16an Arbizun. -Afizionatuak, eliteak eta 23 urtez azpikoak: abuztuaren 28an Lakuntzan. Txirrindulariak:Eskolak (19). Irabia Intersport taldea: Jon Erdozia, Maria Beraza, Aimar Tadeo, Anitz Larunbe, Sergio Romero, Igor Arrieta, Unax Ijurra, Aitor Cabrera, Mikel Martinez, Joseba Huarte, Xabier Mauleon, Aitor Alberdi, Amaiur Arratibel, Johana Irastorza, Urko Gorriti, Alain Alberdi, Javier Michaus, Beñat Etxezarreta eta Julen Otxoteko.Zuzendariak: Mitxel Larunbe, Javier Etxarri eta Patxi Irastorza.Kadeteak (10). Irabia Intersport taldea: Izai Mauleon, Jon Alexis Cabrera, Unai Zubiria, Gorka Arbizu, Patxi Lopez, Xabier Maiza, Oier Larunbe, Eneko Unanua, Julen Iriarte eta Luis Beraza.Zuzendariak: Juan Ignazio Maiza, Xabier Lizarraga eta Iñaki Mauleon.Jubenilak (4). Irabia Intersport taldea: Odei Juango, Pablo Villar, Adur Etxezarreta eta Asier Ollo.Zuzendariak: Iñaki Migel.