Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sodenak Sunsundeguiren ardura hartu zuenean 2009an, autobus konpainiarekin lan egiten zuten enpresa hornitzaileei gutuna bidali zien. Proiektu "ilusio-eragile" batean parte hartzera gonbidatu zituen Sodenak enpresa horiek. Eta, horrekin batera, Sunsundeguik haiekin zuen zorraren %20 barkatzea ere eskatu zien Sodenak. Hornitzaileek baldintzak onartu zituzten eta azken urteetan egindako lanagatik kobratu izan dute. Baina Sunsundeguirako bazkide baten bilaketak abenduan porrot egin zuen eta hartzekodunen aurre-lehiaketa aurkeztu zuen Sodenak Sunsundeguirako (28rako zordunekin zorra negoziatu behar du, bestela lehiaketara pasatuko da). 13 enpresa hornitzaileak egindako lanagatik kobratu gabe daude. Haien etorkizuna eta 115 langileren jokoa arriskuan. Baina ez da enpresa hornitzaile guztien kasua, batzuk hitzarmena sinatua dutelako eta itxiz gero ere zorra kobratuko lukete. Lourdes Goikoetxea kontseilariak parlamentuan esan zuen gobernuak ez zuela bere gain hartuko zor hori. BileraHerenegun Sodenarekin bildu ziren enpresa hornitzaileen ordezkariak. Sunsundeguirako bazkide bila segitzen dutela azaldu zieten eta, beraz, lantegiaren itxiera ez dela ziurra. Hornitzaileei ziurtatu zieten Sunsundeguirena ez dela arazo politikoa, ekonomikoa baizik: "ez dago inbertitzeko dirurik". Sunsundeguiren kudeaketaren "pairatzaile" sentitzen dira enpresa hornitzaileetako ordezkariak: "ez dirurik ezta negoziorik gabe gelditu gaitezke. Eta, gainera, zorrekin" esan digu haietako batek. Etorkizuna "beltz" ikusten dute. Guaixek jakin ahal izan duenez, 3 ixtear leudeke 100.000tik gorako zorrak dituztelako kobratzeko.BEZEnpresa hornitzaileek Sunsundeguiri faktura luzatu diote. Ez dute kobratuko, baina faktura haien BEZa ordaindu beharko dute. Ilbeltzean Goikoetxea kontseilariak esan zien ordainketa hori egiteko arazorik izanez gero luzapena eskatzeko eta Ogasunak kasu guztiak aztertuko lituzkeela. HornitzaileakErrotuluak, pintura, elektrizitatea, txasiak, tapizatuak, bulego materiala, garraio enpresak, poliesterra... Sunsundeguirako denetariko lanak egin dituzten Iruñea, Gasteiz, Goierri, Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olatzagutiko enpresak dira.