Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Lanbide Heziketako (LH) ikasle eta irakasle talde batek gaur hasi du ibarreko DBHko ikastetxeetan barnako bira. Emakumearen nazioarteko eguna dela eta DBHko 3. eta 4. mailako ikasleekin bildu nahi izan dute LH-koek, hainbat helburu partekatuz. Lehen Hezkuntzako ikastetxeetara bisitak egitea ere ez dute baztertu. Izan ere, ikastetxez ikastetxeko erronda horretan Emakumeen egunaren zergatia azalduko dute LHkoek. Horrekin batera, lanbidearen aukeraketari buruz hausnarketa zabaldu nahi dute hainbat galderen bidez: Zein ikasketa eta lanbide mota aukeratzen dute gizonek? Eta emakumeek? Zergatik? Gizonen lanbideak? Emakumeen lanbideak? Guztia Nafarroako datuak emanda azpimarratuko dute, esaterako: LHko eta unibertsitateko ikasketa batzuetako gizon eta emakumeen kopurua, gizon eta emakumeen prestakuntza maila, soldata...EgutegiaMartxoak 7, osteguna9:00etan Andra Mari ikastolan. 11:30ean Sagrado Corazon ikastetxean. Martxoak 8, ostirala10:45ean LH institutuan Emakumeen eguneko ekitaldia. 11:30ean Iñigo Aritza ikastolan. Arratsaldez, Uharte Arakilgo eskolan. Heldu den asteanAralarko Mikel Donea institutuan.