Estra ordaindu zuten udalei informazio eskaera

Guaixe 2013ko martxoaren 7a

Sakanako 15 udaletatik 10etan ordaindu zen estraBilduk jakinarazi duenez, langileei eguberrietako estra ordaintzea erabaki zuten udalek Estatuko Gobernu Delegazioaren errekerimenduak jaso dituzte. Bilduk udal horien kontako mehatxuak salatu ditu eta gogora ekarri du Nafarroako Parlamentuak ere langile publikoek soldata osoa jasotzeko eskubidea babestu zuela eta erakunde berak informazio eskaera horiek bertan behera uztea eskatu zuela.