Munduko emakumeen topaketa

Guaixe 2013ko martxoaren 13a

Kultura ezberdinetako emakumeak elkar ezagutu eta esperientziak partekatzeko guneak sortu asmoz, emakumeen topaketak sustatu izan ditu Mank-en Immigrazio Zerbitzuak. Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, arratsaldez egin ohi den bilkura eguerdira aldatu dute. Biltzen diren emakumeek jatekoa eraman beharko dute eta denen artean bazkaria eginen dute. Informazio gehiago nahi dutena 648 070 710 telefonora edo immigrazioa@skanana-mank.com e-postara jo dezake. Osteguneko topaketa Altsasuko Emakumearen Bilgunearen eta Burunda mendebaldeko gizarte zerbitzuen mankomunitatearen laguntzarekin antolatu du Immigrazio Zerbitzuak.