Bihar goizaldean KORRIKA

Guaixe 2013ko martxoaren 14a

AEK-k antolatutako euskararen aldeko errelebo lasterketa, KORRIKA 18, gaur 16:30ean hasiko da. Andoaingo Martin Ugalde kultur parketik Euskal Herrira zabalduko du KORRIKAk mezua: euskara elkar entzuteko eta ulertzeko hizkuntza da; euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza. Helburu hori lortzeko ahalegina egin eta euskara ikasi duten milaka pertsonak omenduko ditu aurten KORRIKAk. Hilaren 24an Baionan jakinen da eskuz esku pasatako lekukoak zein mezu duen. Aurretik, ordea, 2.000 km-tik gorako bidea du. Lasterketak lehen gaua Sakanan eginen du, gaur gauean. Otzaurtetik Nafarroara 2:20an sartuko da, Sakana 5 ordutan zeharkatzeko.OrdutegiaOtzaurte 2:20Altsasu 3:11Olatzagutia 3:40Altsasu 3:56Urdiain 4:08Iturmendi 4:20Bakaiku 4:26Etxarri Aranatz 4:44Lizarragabengoa 5:08Arbizu 5:20Lakuntza 5:32Arruazu 5:44Uharte Arakil 5:56Irañeta 6:14Ihabar 632Hiriberri 6:38Satrustegi 6:50Zuhatzu 6:53Ekai 6:56Etxarren 7:02Irurtzun 7:20